Arratoien aurkako kanpaina
Udalaren enkarguz, arratoi-garbiketa lanetan arituko dira azaroan Anticimex enpresako beharginak; lanok hiru hilean behin burutzen dira herriko estoderia-sarean.
Arratoiak hiltzeko urteko azken kanpaina burutuko du Udalak azaroan zehar.
Urtero lau kanpaina burutzen dira eta azkena azaroan egiten da, animalia hauen presentzia gutxitzeko helburuarekin.
Desratizazioa herriko gune desberdinetan pozoia ipiniz egiten da, estolderia-sarean batez ere. Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia sumatzen bada, puntualki desratizazio protokoloak aktibatzen dira aipatutako guneetan
Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta herriko estolderia-sarean jartzen da.
ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta urtean 2.540,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.