Arratoien aurkako kanpaina
Egun hauetan ari dira Anticimex enpresako beharginak arratoien aurkako urteko azken kanpaina burutzen; urtean zehar lau aldiz egiten du desratizazioa Soraluzeko Udalak.
Urtero bezala, Soraluzeko Udalak arratoien aurkako kanpainarekin jarraitzen du.
Udalaren enkarguz urtero lau kanpaina burutzen dira hiru hilean behin, herriko estolderiako sareko gune desberdinetan pozoia ipiniz.
Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia somatzen bada, puntualki desratizazio protokoloak aktibatzen dira aipatutako guneetan.
Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta herriko estolderia-sarean jartzen da.
ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta 2.540,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.