Aratosteetako mozorro lehiaketako irabazleak
"Soraluzeko estropadak" taldeak irabazi du larunbateko aratosteetako mozorro lehiaketa; 16 taldek hartu du parte aurtengo lehiaketan.
Atzo iluntzean egindako sari-banaketa ekitaldian "Soraluzeko estropadak" taldeak jaso zuen aratosteetako mozorro-lehiaketako lehendabiziko saria.
Guztira 16 taldek hartu dute parte udaleko Kultura Batzordeak eta Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak elkarrekin antolatutako lehiaketan.
Parte-hartzaileek kolore eta umorez jantzi zituzten larunbatean herriko kaleak, giro ezin hobea jarriz.
Hauek izan dira aurtengo irabazleak:
1. saria: Soraluzeko estropadak, 83 puntu.
2. saria: Ezoziko Ama ternuan, 73 puntu.
3. saria: Titanicen hondoratzea, 69 puntu.
Argazkiak ikusi HEMEN