"Soraluzeko olinpiadak" da aratosteetako mozorro-egunerako gaia
Azken urteetako ohiturari jarraituz, mozorro-eguna antolatu du berriro ere Udaleko Kultura Batzordeak aratoste-zapaturako.
Aurtengorako aukeratutako gaia "Soraluzeko olinpiadaK" da.
Halaber, lehiaketa antolatu da proposatutako gaia oinarri moduan hartuta mozorrotzen diren norbanako zein taldeentzat.
Ana Maiztegi eta Maite Quintanilla Kultura Batzordeko kideek deia egin diete herritarrei sormenari eraginez eta proposatutako gaia oinarri hartuta prestaketa lanetan has daitezen, herriak bere identitatearen ardatz daukan umore eta kolorez bete ditzaten kaleak aurtengo aratosteetan ere, haur, gazte zein helduek.
Lehiaketaren oinarriak
- Aratosteetako mozorro lehiaketaren aurtengo gaia “SORALUZEKO OLINPIADAK” izango da.
- Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da otsailaren 10ean, 13:00etatik 22:00etara udaletxe azpian jarriko den photocall-ean argazkia atera eta 699868729 whatsApp zenbakira bidaltzea.
- Ezinbestekoa izango da otsailaren 10ean 13:00-15:00 bitartean edo 19:00-21:00 bitartean kalean ibiltzea, epaimahaiak bere lana egin dezan eta aurrez-aurre ikusi ditzan mozorroak.
- Lehiaketan parte hartzeko antolatzaileek proposatutako gaiarekin lotuta egon beharko du mozorroak.
- Saria emateko orduan, epaimahaiak honako hauek edukiko ditu kontuan:
Interpretazioa (kalean zehar mozorroari lotutako jarduna, imitazioa eta antzerkia oinarri duena).
Eszenografia eta atrezzoa (norbanakoek jazten duten mozorroarekin batera erabilitako osagarriak eta eszenara ateratzeko baliabideen lanketa).
Originaltasuna (mozorroa aukeratzerako orduan, mozorroen eraikuntzan… erakutsitako originaltasuna).
Janzkera (mozorroak ezaugarritzeko aukeratutako materialak, eskuz egina izatea baloratuko da…)
- Lehiaketan bi sari banatuko dira: epaimahaiaren saria eta herritarrena.
Epaimahaiaren saria
Epaimahaia Udaleko Kultura Batzordeak izendatutako 3 pertsonak osatuko dute.
1. Sailkatua: 300 euro.
2. Sailkatua: 200 euro.
3. Sailkatua: 100 euro.
Herritarren saria
Plaentxia.eus atarian herritarren bozka gehien jasotzen dituen mozorroak irabakiko du saria.
1. Sailkatua: 150 euro.
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.
- Sor litezkeen zalantza zein ezustekoei erantzuna ematea antolatzaileen esku egongo da.