Udalak Arane Kiroldegiko eraikinean egindako inbertsioak

Udalak Arane Kiroldegiko eraikinean egindako inbertsioak

2022/12/30
Udalak 76.000 euroko inbertsioa egin du aurten Udal Kiroldegiko instalazioak hobetzeko helburuarekin; kirol eta kultur arloko zerbitzu ezberdinak jasotzen ditu eraikinak.

Soraluzeko Udaleko kirol departamentuak inbertsio desberdinak burutu ditu aurtengo urtean kiroldegiko instalazioak zaharberritzen.

Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala “kiroldegiko eraikinak kirol eta kultur zerbitzu ugari eskaintzen ditu herritarrentzat. Hau horrela, udalak  urtean zehar inbertsio desberdinak burutu ditu kalitatezko zerbitzu txukun eta egokia ematen jarraitzeko helburuarekin”

Hauek izan dira burutu diren inbertsioak:

  • Gimnasiorako makina berriak 14.774,04€
  • Igerilekuko filtro-sistema zaharberritzea 10.832,77€
  • Kiroldegiko eraikineko Wifi-lotura berria 3.889,24€
  • Kiroldegiko ikastaroetarako material berria 3.568, 49€
  • Boxeo-gela margotzea 2.891,9€
  • Frontoiko kortinaren konponketa 2.890,09€
  • Teilatuko bajanteen konponketa 1.133,53€
  • Galdara-gelako alarma detektore berria 804,89€

Kulturguneko leihoak aldatuko dira datorren urte hasieran

Kiroldegiko kulturguneko areto ezberdinak (Tolarekua aretoa, liburutegia, ludoteka, erakusketa-gela eta euskaltegia) akustikoki eta termikoki islolatzeko  aldatu egingo dira bertako leihoak. Lan hauek urte hasieran egitea aurreikusten da eta Soraluze leihoak enpresak burutuko ditu. Udalak 35.261,22 euroko inbertsioa burutuko du.

Hori horrela, 76.046,17 eurokoa izango da kiroldegiko eraikina txukun eta erabilgarri izateko udalak 2022. urtean zehar egindako inbertsio guztien zenbatekoa.