Apirileko agenda kulturala

Apirileko agenda kulturala

2018/04/06
Gaur iritsiko da herriko etxeetako buzoietara udalak eta herriko zenbait elkartek apirilerako prestatu dituzten kultur ekintzen berri ematen duen agenda; 20tik gora ekintza antolatu dira guztira.

Apirilaren hasierarekin batera, apirileko "Kultur Agenda" banatuko du gaur udalak, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Apirilerako ere ekintza ugari antolatu dituzte batzuek zein besteek, makina bat hitzaldi, erakusketa, proiekzio eta antzeko ekintza aurkitu daitezkeelarik agendan.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtero garaitsu honetan antolatzen den pertsona nagusien astea, Kontrargi Argazkilaritza Elkartearen erakusketa, "Ostegunetako Pelikulak" zikloaren baitan apirilean proiektatuko diren pelikulak, Elgoibarko Taupada antzerki taldearen "Ikasgaia" antzerki emanaldia, edota Mendi Taldearen igandeetako irteerak.

Hilabete osoko agenda ikusteko sakatu hemen.