'Hiru kortse, azukre asko eta brandu gehiegi' antzezlana, ostiral honetan (urriak 7)
'Hiru kortse, azukre asko eta brady gehiegi' antzezlana.

'Hiru kortse, azukre asko eta brandu gehiegi' antzezlana, ostiral honetan (urriak 7)

2022/10/05
Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroa konpainiek eskainiko dute emanaldia, 20.00etan, Herri Antzokian

 

Aurtengo antzerki-egitarauaren barruan, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana taularatuko dute datorren ostiralean, urriaren 7an,  Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroa konpainiek. Sarrerak Iratxo gozo-dendan eskura daitezke, 10 euroan.


Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki garaia zikloko bigarren antzezlana izango da eta emanaldia 20.00etan hasiko da, Herri Antzokian. 


Testua eta zuzendaritza: Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Iraia Elias.
Aktoreak: A. Gaztañaga, E. Olaizola, I. Elias.

Sinopsia: Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?
Hizkuntza: Euskara.