Antzerkiaz gozatzeko aukera, barixaku iluntzean

Antzerkiaz gozatzeko aukera, barixaku iluntzean

2024/04/23
Abadiñoko Banarte Antzerki Taldeko ikasleen eskutik "Aquí no paga nadie" antzezlana ikusteko aukera izango da barixaku iluntzean, Herri Antzokian.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Udaberri Kulturala zikloaren barruan, Aquí no paga nadie antzezlana taularatuko du Abadiñoko Banarte Antzerki Taldeak barixaku honetan, apirilak 26, arratsaldeko 20:00etan Herri Antzokian.

Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, 5 euroren truke.

Zuzendaria: Mikel Areitiourtena

Antzezleak: Mikel Jiménez, Cristina Luengo, Txelu Fernández, Maite Muñoz, Maite Egidazu, Mirian Serrano, Maider Cobos eta Olatz Lasarguren

Sinopsia: Dario Foren Aquí no paga nadie lanaren egokitzapena da eta modu kritiko eta komiko batean islatzen da hirurogeita hamarreko hamarkadako krisi sozial eta ekonomikoa. Antzezlanak emakume baten matxinada azaltzen du, Antoniarena. Bere senar Juanekin bizi da, legea zintzo betetzen duena. Haiekin batera, Luis eta Margarita lagun eta bizilagunak daude. Guztien artean, gizartean dauden arazo eta gabeziak erakusten dizkigute. Azken finean, barre egiteko eta ondo pasatzeko komedia bat da, hausnarketara gonbidatzen gaituena, kritika politiko eta sozial gordin batekin.

Eguna: barixakua, apirilak 26

Ordua: 20:00

Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 5 euro

Hizkuntza: gazteleraz