![Antzerki garaia: "Fuera de juego" Antzerki garaia: "Fuera de juego"](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/antzekirako-sarreren-zozketa/@@images/image-900-42031b9dd180b019d515933f8aaad54d.jpeg)
Antzerki garaia: "Fuera de juego"
Udaleko Kultura Batzordeak ostiral honetan "Antzerki garaia" zikloa itxiko duen Borobil Teatroa konpainiaren "Fuera de juego" antzezlanerako 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu.
Borobil Teatroa euskal konpainiaren FUERA DE JUEGO antzezlanak itxiko du ostiral honetan, 22:15etan, Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Antzerki Garaia" zikloa.
Udalak 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu albiste honen Facebook-eko argitalpenean "Atsegin dut" edo "Partekatu" botoiak sakatzen dituztenen artean. Ostegun gauean (24:00) amaituko da horretarako aukera eta ostiral goizean emango da ezagutzera irabazleen zerrenda.
Izenburua: Fuera de Juego.
Konpainia: Borobil Teatroa.
Zuzendaria: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Asier Sota.