Alde zaharreko hainbat eraikinen irisgarritasun azterketa
Alde zaharreko 12 etxebizitza eraikinen irisgarritasun-azterketa egin du Udalak Projecta Contract SPC enpresaren eskutik, bertan igogailuak jartzea bideragarria den ikusteko.
Soraluzeko alde zaharreko hainbat eraikinen gaineko irisgarritasun-azterketa egin du Projekta Contract SCP hiri-aholkularitzako enpresak, Udaleko Hirigintza Departamentuaren enkarguz.
Azterketa honen helburua da, irizpide objektiboak erabiliz, eta, aginte-taula bat ezarriz, Soraluzeko alde zaharreko hainbat eraikinetan igogailuak jartzeko eskaerei erantzun justifikatua ematea.
Aztertu diren etxebizitza-eraikinak ondorengoak dira:
- Santa Ana kaleko 3., 7., 9., 11. eta 13. zenbakiak.
- Kalebarren kaleko 1., 3., 5., 7., 9. eta 11. zenbakiak.
- Etxaburueta kaleko 1. zenbakia.
Projekta Contract SCP hiri-aholkularitzako Patxi Galarraga Aiestaran arkitektoak egin du azterlana, 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean.
Txostena HEMEN kontsulta daiteke.
Soraluzeko Udaleko Hirigintzako DepartamentuakĀ 9.922 eurotako inbertsioa burutu du lan hauek egiteko.