Aldaketak zabor-bilketa zerbitzuan
COVID-19 birusak eragindako egoerari ahalik eta erantzunik egokiena emateko helburuarekin presazko hainbat neurri hartu ditu Debabarreneko Mankomunitateak etxeetako zabor-bilketa zerbitzuari dagokionean.
Mankomunitateak zabor-bilketa zerbitzua ematen jarraituko du, eskualdeko udalerri eta hirietako bide publikoa segurtasun- eta higiene-baldintzetan mantentzeko helburuarekin, taberna eta establezimenduak itxi arren, zaborra etxeetan ekoizten jarraituko delako eta edukiontzien bilketa ezinbestekoa delako zaborra etxeetan pilatu ez dadin.
Mankomunitateak beharrezko neurriak hartu ditu, nolanahi ere den, zerbitzua emango duten langileen osasun baldintzak bermatzeko.
Ondorengo hauek dira COVID-19 birusaren eragina gutxitzeko mankomunitateak hartu dituen ez ohiko neurriak:
Aldaketak zerbitzuan
Hiri-hondakinen edukiontzi grisak ireki egingo dira, COVD 19ak kutsatutako biztanleek errazago erabil ditzaten.
Tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzua eten egingo da.
Etxeko hondakinak kudeatzeko jarraibideak
Hermetikoki itxita egongo diren bi poltsatan jasoko dira COVID-19a duten pazienteen hondakinak. Gris koloreko edukiontzian bakarrik utziko dira, eta erabat debekatuta egongo da bereizita dagoen edozein frakzio (organikoa, ontziak, papera, beira edo ehuna) biltzeko edukiontzietan uztea edo edukiontzien inguruan uztea.
Gainerako herritarrek hondakinak gaika biltzeko edukiontziak erabiltzen jarraitu beharko dute, eta betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira COVID19ak eragindako herritarrak edo berrogeialdian (cuarentenan) daudenak.
Bilketa bereziak
Bilketa bereiziak ezarri ahal izango dira COVID 19ak (egoitzak, ospitaleratutako hotelak, etab.) eragindako maila handia duten zentro/lekuetan, krisiak irauten duen bitartean. Poltsa horiek kanpotik erraz identifikatzeko moduan egon beharko dute (adibidez, zinta isolatzaile edo antzeko baten bidez), eta hondakinak biltzeko ardura duten agintariek ezartzen duten moduan utziko dira.
Herrietako kaleen garbiketa
Garbiketa Zerbitzuko beharginak hiriko kaleak sodio hipokloritoa duen ur nahasketaz garbitzen hasiko dira, COVID19 delakoaren hedapena geldiarazteko modu gisa.
Garbiguneen ordutegia
Ermuan, Eibarren, Elgoibarren eta Mutrikun dauden lau garbiguneak irekitzeko ordutegiak errespetatuko dira. Zentro horietako langileek babes-neurriak izango dituzte, Osasun Ministerioak gomendatutako neurriak bermatzeko. Herritarrei eskatzen zaie garbiguneen kanpoko aldean inolako zabor hondakinik ez uztea.
Bide garbiketa eta tamaina handiko hondakinen bilketa
Aste honetatik aurrera, hiriko garbitasuna batik bat kaleak ureztatzen eta ohiko garbiketan oinarrituko da, batez ere gune hauetara zuzenduta: ospitaleak, farmaziak, elikadura dendak, merkatuak, estankoak, gasolindegiak eta kioskoak.
Halaber, altzariak eta tresnak jasotzeko doako zerbitzua eten egingo da, zerbitzua martxan ipintzen den abisua eman arte. Herritarrei altzari eta etxeko tresna hauek beren etxeetan eta kalean ez uzteko eskatzen zaie.