![Aldaketak kiroldegian COVID-19agatik Aldaketak kiroldegian COVID-19agatik](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/aldaketak-kiroldegian-covid-19agatik/@@images/image-900-740278322404b6890e41929dda6db6f3.jpeg)
Aldaketak kiroldegian COVID-19agatik
Soraluzeko Udalak hainbat aldaketa egin ditu kiroldegian indarrean dauden osasun eta segurtasun neurrietan, azaroaren 6ko Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretuak hala aginduta.
Joan zen ostiralean, azaroak 6, 38/2020 DEKRETUA eman zuen argitara Eusko Jaurlaritzak, osasun publikoko prebentzio-neurri berriak hartuz.
Aipatutako neurriek hainbat aldaketa ekarri dituzten udal kiroldegiaren erabilerari dagokionean:
- Astelehenetik ostiralera 21:00etan itxiko da kiroldegia.
- Musukoa derrigorrezkoa izango da ikastaro guztietarako.
- Gimnasioan ere musukoa derrigorrezkoa izango da uneoro.
- Padela eta frontoia bizikidetza-unitate bereko kideak bakarrik aloka dezakete.
Neurri berriak gaur, astelehena sartu dira indarrean.