Erailketa matxisten gaitzespena
Asteartean Alcobendasen izandako erailketa matxistak gaitzetsi ditu Udalak, eta, gaur, arratsaldeko 7etan, Plaza Berrian egingo den elkarretaratzera deitu ditu herritarrak.
Soraluzeko Udalak ondorengoa adierazi nahi du Alcobendasen maiatzaren 2an izandako erailketen aurrean:
Rakel Lòpez Airas eibartarraren eta bere semearen erailketa bortitzak irmoki gaitzesten dituela, eta erailketok indarkeria matxistaren gertaera bat gehiago izan direla. Udal honek uste du bortizkeria matxista gizon eta emakumeen arteko berdintasun ezaren adierazle muturrekoena dela, eta botere-harremanen eta emakumeak menderatzeko joeren ondorio.
Hildakoen senitarteko eta lagunei bere elkartasuna adierazten die.
Herritarrei dei egiten die erailketok gaitzesteko helburuarekin gaur, maiatzak 4, arratsaldeko 7etan, Plaza Berrian egingo den kontzentrazioan parte har dezaten.
Soraluzen, 2017ko maiatzaren 4a.