Akilarreko pinadia garbitzeko lanak

Akilarreko pinadia garbitzeko lanak

2022/03/17
Soraluzeko Udalak Muskiritzuko mendi lerroan erosi berri duen Akilarreko lur-saileko pinadia garbituko du hurrengo asteetan; oinezkoen segurtasuna bermatzea da helburua.

Soraluzeko Udalak Akilar lur-saila erosi zuen joan zen hilean.

Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan dauden lur sailak  erosten dihardu azken urteetan udalak, mendigaina apurka-apurka esku pribatuetatik esku publikoetara igaro dadin.

Erosi berri duen Akilar lur-sailean dagoen pinadia oso egoera txarrean dago, zuhaitzak ustelduta daude, eta jausteko arriskuan ere bai batzuk-batzuk.

Hori horrela, eta kontuan izanda bertatik Dolmenen ibilbidea igarotzen dela, udalak moztu egingo ditu ustelduta daude pinuak, modu horretara oinezkoen joan-etorrien segurtasuna bermatzeko.

Lan hauek Angel Darwin enpresak burutuko ditu, udalak 5.200 euroko inbertsioa burutuko duelarik, BEZ-a aparte.

Lanek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako dirulaguntzari esker finantzatuko dira.