Aitor Ruiz de Eginoren margolan eta eskultura erakusketa
Margolari eta eskulturgile hernaniarraren "Nazatugi" erakusketa hilaren amaierara arte ikus daiteke Kulturguneko erakusketa-gelan eta Oreka Art galerian.
Aitor Ruiz de Egino margolari eta eskulturgile hernaniarraren erakusketa antolatu dute Oreka Art aretoak eta Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean.
Erakusketak "Nazatugi" du izenburu moduan eta artista euskaldunaren azken garaiko lanak biltzen ditu.
Erakusketa joan zen ostiralean inauguratu zuten eta bertan adierazi zuen moduan, "Gizakia, mendiak, animaliak eta orohar, natura" darabiltza hernaniko margolari eta eskultoreak inspirazio iturri gisa artelanak sortzeko orduan.
Hogeita hamar lanetik gora ikus daitezke guztira, aluminioa eta beste material batzuk erabiliz egindakoak.
Erakusketa otsailaren 28ra arte dago ikusgai, herriko bi espaziotan: Oreka Art aretoan eta Kulturguneko erakusketa-gelan.
- Oreka Art aretoa: Astelehentik ostiralera, 18:00-19:00 h.
- Kulturguneko erakusketa-gela: Astegunak, 19:00-20:30 h. / Larunbatak, 12:00-13:00 h.