Aisialdiko Begirale ikastaroa antolatu dute Debabarreneko udalek

Aisialdiko Begirale ikastaroa antolatu dute Debabarreneko udalek

2024/09/05
Irailaren 20ra arte egongo da aukera Debabarreneko udalek antolatutako Aisialdiko Begirale ikastaroan izena emateko.

Debabarreneko udalek (Eibar, Soraluze, Deba, Mutriku, Elgoibar eta Mendaro) Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean, urritik ekainera bitartean.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainaren 30erako. 

Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.

Iraupena

Ikastaroaren atal teorikoa urriaren 26tik maiatzaren 10era bitarte egingo da eta bi tutoretza saio ere izango dira. Atal teorikoak 150 orduko iraupena du eta era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroak asteburu osoko hiru irteera izango ditu.

Praktikak boluntarioak izango dira eta 160 aisialdi-orduko iraupena izango dute.

Non eta noiz

  • Zapatutako saioak Eibarren edo Elgoibarren egingo dira izen-ematearen arabera, 9:30etatik 18:30era, tartean ordu eta laurden izango dute ikasleek bazkaltzeko.
  • Asteburu osoko irteerak La Arboleda aterpetxean egingo dira zapatuko goizeko 10:00etatik domekako eguerdiko 15:00ra.

Prezioa

Ikastaroaren prezioa 294,5 eurokoa da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 147,25 €.

Izen-ematea

Ikastaroaren izen-ematea zabalik dago dagoeneko, eta irailaren 20ra arte egin daiteke. Horretarako, bi bide daude:

  • Online, ondorengo loturan: izen-ematea
  • Telefonoz, ondorengo zenbakira deituta: 943708426