"Agur Etxebeste!" filmaren proiekzioa

"Agur Etxebeste!" filmaren proiekzioa

2019/11/20
"Agur Etxebeste!" euskarazko komedia entzutetsua proiektatuko da bihar, arratsaldeko 7etan eta iluntzeko 9etan, Herri Antzokian, Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan.

Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, "Agur Etxebeste!" filma proiektatuko da bihar, osteguna, Herri Antzokian.

Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendu duten pelikula "Aupa Etxebeste" pelikuaren bigarren zatia da.

Ramon Agirre, Elena Irureta. Paco Sagarzazu eta Iban Garate euskal aktore ezagunak dira pelikulako proagonistak.

Pelikularen bi emanaldi egingo dira, arratsaldeko 7etan eta 9etan.

Pelikula euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Zuzendaria: Asier Altuna eta Telmo Esnal.

Iraupena: 91 minutu.

Generoa: Komedia.

Herrialdea: Euskal Herria.

Urtea: 2019.