ABIAN Debabarreneko VI. Lanbide Heziketa Azoka, bihartik aurrera, Eibarren
Debegesa

ABIAN Debabarreneko VI. Lanbide Heziketa Azoka, bihartik aurrera, Eibarren

2024/02/27
Bihartik barixakura bitarte, Debabarreneko udalek, Debegesa Garapen Agentziak eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatuta ABIAN Lanbide Heziketa Azoka egingo da Ipuruako aparkalekuan.

Berrikuntzekin dator aurtengoa

VI. edizioa du dagoeneko Debabarreneko eskaintza formatiboari hauspoa ematea helburu duen azokak, eta aurten berritasunekin dator. Izan ere, 2024an lehenengoz ohiko standei Debabarreneko unibertsitate prestakuntza eskaintza ere batuko zaie, EHUk Eibarren eta Elgoibarren dituen ingeniaritza-graduekin. 

Hainbat helburu

ABIAN Azokaren helburu nagusia Debabarreneko eskaintza formatiboa kalitatezko kualifikazio aukera gisa eta lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa ezagutzera ematea da.Horretaz gain ikasketa-eskaintza profesionalari buruzko informazioa gazteen esku jartzea, langile aktibo zein langabeei lan-eskaintzen berri ematea, entitate, erakunde eta gizarte-eragileek parte-hartzea bultzatzea eta guztien topagune bilakatzea ere badu xede azokak.

Publiko zabalari zuzenduta

Aurtengoan, DBH eta Batxilergoko 700 ikasle baino gehiagok egingo dituzte bisita gidatuak datozen hiru egunetan. Dena den, ABIAN Azoka publiko zabalari zuzenduta dago: DBH, Batxilergo eta Heziketa Zikloetako azken urteetako ikasleei, haien gurasoei, heziketa zentroetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileei, ekintzaile, enpresa eta erakundeei, langile aktibo eta langabeei eta, orohar, interesa izan dezaketen herritar guztiei.

Udal ordezkaritza Azokan

Soraluzeko Udaleko ordezkari gisa, irekiera ekitaldian izango dira bihar, eguaztena, otsailak 28, 10:30ean, Ipuruako prentsa-aretoan, Unai Larreategi Azurmendi alkatea eta Maite Quintanilla Lete zinegotzia.

Informazio gehiago, hemen