Abian dago Haurreskolako 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina

Abian dago Haurreskolako 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina

2025/04/22
Gaurtik, apirilaren 22tik, maiatzaren 9ra bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan datorren ikasturterako izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitarte, biak barne. Soraluzeko Haurreskolako hezitzaileek aurreikusten dute 0-1 adin-tartean 8 plaza eskainiko direla, eta 1-2 adin-tartean, ostera, 11 plaza.

Jarraian, Haurreskolako informazio-orria eskura daiteke, hainbat hizkuntzatan:

Izen-ematea

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik.
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik barixakura, goizeko 9:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: