Abian dago Haurreskolako 2024-2025 ikasturteko matrikulazio kanpaina

Abian dago Haurreskolako 2024-2025 ikasturteko matrikulazio kanpaina

2024/04/22
Maiatzaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan datorren ikasturterako izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan apirilaren 22tik maiatzaren 10era bitarte, biak barne. 

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: