Abiatu dute Haurreskolako matrikulazio kanpaina
Maiatzaren 16ra bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; datorren ikasturtetik aurrera haurreskola-zerbitzua doakoa izango da.
Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra arte dago zabalik datorren ikasturterako Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea.
Izen-ematea egin nahi dutenek haurreskolan bertan egin dezakete, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 14etara.
2023/2024 ikasturtetik aurrera haurreskola-zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, familia unitatearen errenta-maila gora-behera.
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943-751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.