Abian da Haurreskolako maiatzeko izen-ematea
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete maiatzean Haurreskolan hasteko plaza; Soraluzeko Haurreskolak 3 plaza libre eskaintzen ditu une honetan.
Izen-ematea egin nahi dutenek haurreskolan bertan egin dezakete, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara, eta baita online ere ikasgunea webgunetik.
2024-2025 ikasturterako izena eman nahi dutenek, ostera, apirilaren 22tik aurrera egin dezakete bide berak erabilita: aurrez aurre zein online.
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.