Abian da "Debabarrena berritzen" programaren bigarren edizioa
DEBABARRERANA BERRITZEN (Soraluze-Elgoibar) programaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago.
Programak laneratzeko eta gizarteratzeko proiektuak abiatzea du helburu. Gizartean eta hezkuntzan esku hartzen duen iniziatiba da eta prestakuntza eta lan oinarri sendoak ezarri nahi ditu egoera zailean eta langabezian dauden gazteek enpleguarekin benetako harremana izan dezaten.
“Prestakuntza, enplegu, orientazio eta gizarteratze soziolaboralerako laguntza proiektuak, euskadiko inbertsio estrategikoen 2022-2024 planaren esparruan hiri-birsorkuntza integraleko proiektuei lotuta dagoen” programa da.
FORMAZIO ZEHATZA:
Ikas-ekinezko prestakuntza-proiektuan eraberritzeko eta birgaitzeko laguntzailea.
NORI ZUZENDUTA:
16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Zeinak langabeak eta Lanbiden izena emanda daudenak izango lirateken. Lehentasuna izango dute, DBE (RGI) eta/edo BGDS (IMV) jasotzen duten pertsonak eta iraupen luzeko langabeak.
LEHENTASUNA:
Parte-hartzeko lehentasuna orden honetan hartutako da kontutan:
- Soraluzen edo Elgoibarren erroldatuta daudenak.
- Debabarrena eskualdean erroldatutako pertsonak.
- Eskualde mugakideetan erroldatutako pertsonak.
IZENA EMATEKO LINKA:
EPEA:
Lan eskaintza irailaren 15a arte egongo da zabalik.
PROGRAMAREN FASEAK:
Elkarrizketei dagokienez, irailaren 18tik-20ra izango dira eta programaren lehenengo fasea (formakuntza prelaborala) urriaren 9an hasiko da; horren ondoren, azaroaren 1ean estaldura arinen profesionaltasun ziurtagiria eta 2024/01/15 kontratazio fasea etorriko dira.
PROGRAMAREN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO: