3 egunetako jaiak Andramarixetan
P.eus

3 egunetako jaiak Andramarixetan

2024/08/13
Abuztuaren 15ean hasi eta abuztuaren 17ra arte iraungo dute Andramari jaiek. Zabalik jarraitzen abuztuaren 16an, San Roke egunean Udalak antolatzen duen urteroko tortilla lehiaketarako izen-ematea.

Abuztuak 15, Andramari Egunean, hasiko dira 3 egunez luzatuko diren jaiak. Eguerdian D Capricho taldearen kontzertuarekin abiatuko dira Andramarixak. Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatutako Habanako duoak musikaz alaituko ditu Plaza Zaharreko inguruak.

San Roke egunean berriz, ohiko tortilla lehiaketa nagusituko da egitarauan. 12 urtetik aurrerako herritarrei zuzendua egongo da. Lehiaketa goizeko 11:00etan hasiko da eta 12 bikotek hartu ahal izango dute parte. Udaletxean eman beharko da izena plazak amaitu aurretik.

San Roke Txiki Egunez, zezenak izango dira goizez zein arratsaldez

Jai hauetan ere errespetuz gozatzeko deia egiten da Soraluzeko Udaletik. 

Hemen egitarau osoa: