25 urte pertsonak hezitzen

25 urte pertsonak hezitzen

2016/11/14
Foru Aldundiak "Eskola Kirola: 25 urte pertsonak hezitzen" izeneko kanpaina jarri du abian, herritarrak eskola kirolaren onurez eta haur guztiei kirola egiteko ematen dien aukeraz ohartarazteko.

Talde bateko kide direla sentitzea. Laguntzea. Lankidetzan jardutea. Taldea egitea. Kirolak, osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen ditu. Gure gizartean hain garrantzitsuak diren balioak irakasten dizkie haurrei, hala nola integrazioa, elkartasuna eta errespetua.

ESKOLA KIROLAk kirolaren alderdi hezitzailea sustatu nahi du, haur bakoitzaren gaitasunetara egokitutako ikaskuntza prozesuaren bidez, alde batera utzita haurraren sexua, bizitokia, maila ekonomikoa...

Integratu eta batu egiten duen kirolean sinesten dugulako, pertsona guztiak berdin baloratzen dituen kirolean.

Eskola kirola: 25 urte pertsona hezitzen.

Informazio gehiago hemen.