2025eko egutegirako herritarren argazkiak jasotzeko epea luzatu da.

2025eko egutegirako herritarren argazkiak jasotzeko epea luzatu da.

2024/08/02
Herritarrak izango dira protagonista 2025eko egutegian. Kontrargi Argazki Taldeak eta Soraluzeko Udalak, argazkiak bidaltzeko epea luzatu dute irailaren 2ra arte.

2024ko martxoan ireki zen epea herritarrek beraien argazkiak bidaltzeko, hona hemen orduko albistea. Uztaila iritsita argazki gutxi batzuk jaso direnez, epea luzatzea erabaki dute antolatzaileek. Hori horrela irailaren 2ra arte jasoko dira argazkiak ondorengo email honetan: kontrargiAK@gmail.com

Bertan jasotzen diren argazki ezberdinen artetik, 10 aukeratuko dituzte Kontrargiko kide eta Udaleko ordezkariek. Horietatik argazki bana portada eta kontraportada osatzeko erabiliko dira eta beste zortzi argazkiak aldiz, hilabete banari lotuta agertuko dira. 

Argazkiak bidaltzeko irizpideak gogorarazi dituzte antolatzaileek:

  • Soraluzeko une edo momenturen bati (pasaiak, kaleak, eraikinak, jaiak, kirola, herri ekimenak…) lotutako argazkia izan beharko da. 
  • Soraluzeko herrian ateratako argazkia izan beharko da. 
  • Argazkia horizontalean ateratakoa izan beharko da (panoramikorik ez da onartuko)
  • Argazkia ahalik eta kalitate onenean bidali beharko da. 
  • Argazkiaren neurriak 20,5 x 30,5 cm izango dira; bakoitzak jarri ezean Kontrargi arduratuko da neurri honetara egokitzen.
  • Partehartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki bidali ahal izango ditu.
  • Argazkiarekin batera honako DATUAK bidali beharko dira.
    • Izena eta bi abizen
    • Kontakturako telefonoa
    • Kontakturako emaila
    • Argazkiaren titulua.
    • Argazkia zein hilabetetan aterata dagoen.