Eibarko Hizkuntza Eskola Ofiziala
Ostiral honetan amaitzen da Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasturte honetarako izena emateko epea; ikastetxeak zortzi hizkuntzatako ikastaroak eskaintzen ditu.
Hizkuntza Eskola Ofizialak Eibarren duen egoitzak zabalik dauka 2021/2022 ikasturterako izena emateko epea.
Izen-ematea irailaren 1ean zabaldu zen eta ostiral honetan, hilak 17, amaituko da.
Hizkuntza Eskolak ondorengo hizkuntzak ikasteko aukera ematen du:
- Alemana
- Errusiera
- Euskara
- Frantsesa
- Gaztelania
- Ingelesa
- Italiera
- Portugalera
Plazak mugatuak dira eta baremoaren arabera esleituko dira.
Matrikula on-line burutu behar da, ondorengo webgunean: http://www.euskadi.eus/heo