Gabolats kalea itxita lanengatik
Asteazken honetan trafikora itxita egongo da Gabolats kalea, errepidean egin beharreko lanengatik; bertako garajeetarako sarrera-irteerak Kalebarrenetik egin beharko dira.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, asteazken honetan trafikora itxita egongo da Gabolats kalea, goizeko 8etatik aurrera, errepidean egin beharreko lanak direla-eta.
Egin beharreko lanak bi dira: Asfaltoaren gainean lauzen inprimaketa eta asfaltoa gorriz margotzea.
Kalea 28. zenbakiaren parean itxiko da (pibotea dagoen tokian) eta egunean bertan lanak amaitu arte egongo da itxita.
Bertako garajeetako sarrera eta irteerak Zubi Nagusitik egingo dira, kalebarrenetik barrena.