Tailer soziolaboralak uztailean

Tailer soziolaboralak uztailean

2021/06/21
Soraluzeko Udalak abian jarritako gizarte- eta lan-arloko aholkularitza zerbitzuak hainbat tailer eskainiko ditu uztailean zehar; izen-ematea ekainaren 30era bitartean dag0o zabalik.

Gizarte- eta lan-arloko aholkularitza-zerbitzuak, Soraluzeko Udalak Aldundiarekin lankidetzan abiaraziak eta Zabaltzen Sartuk kudeatuak, hainbat gizarte- eta lan-tailer antolatuko ditu uztailerako.

Tailer hauek aurreikusi dira:

  • Eskulanak: kosmetika naturala, birziklatuz sortzea (15 ordu)
  • Elikagaien manipulazioa eta higienea (4 ordu)
  • Euskara pertsonen zaintzan (15 ordu)
  • Euskara industria-sektorean (15 ordu)
  • Enplegua online bilatzea: lana bilatzeko kanalak, profil profesionala eguneratzea enplegu-webguneetan, curriculuma hodeian (15 ordu)

Tailer horietako bat egin nahi dutenek ekainaren 22tik 30era eman dezakete izena, HHIk Baltegieta kalean duen lokalean, 09: 00etatik 13: 00etara.