Hobekuntzak jubilatuen etxeko terrazan

Hobekuntzak jubilatuen etxeko terrazan

2023/03/24
Udalak itxitura berria jarri du Itxaropena Jubilatuen Etxeko tabernako terrazako eskaileretan, zerbitzua erabiltzen duten herritarren segurtasuna babesteko helburuarekin.

Hainbat hobekuntza-lan egin ditu azkenaldian Soraluzeko Udalak bere jabetzakoa den Itxsaropena Jubilatuen Etxeko tabernako terrazan.

Hobekuntza hauetako azkena terrazarako sarbidean atea jartzea izan da, gurasoen arrimoan bertara joaten diren haurren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, adin txikikoak errepidera irten ez daitezen.

Patricia Borinaga Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Saileko arduradunak jakinarazi duenez, "Soraluzeko Udalak Itxaropena Erretiratuen Etxeko terrazako eskaileretan ate bat eta txapa zulatu karratuko itxitura bat jarri ditu, terraza horretako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, batez ere familiakoekin joaten diren haurrena".

Atea fabrikatu eta instalatzeaz arduratu den enpresa Calderería Solberg izan da, eta egindako inbertsioa 2.032 eurokoa, BEZa barne.