Lore lehiaketako saridunak
Aurtengo balkoi eta leihoetako loreen lehiaketari dagozkion sariak atzo eguerdian banatu ziren Plaza Berrian egin zen ekitaldian; Imielda Jesus Mateok eraman du lehendabiziko saria.
Udaleko Ingurumen Batzordeak balkoi eta leihoetako lore lehiaketa antolatu du aurten hirugarren aldiz.
Herriko leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzen laguntzea da lehiaketak duen helburua, herriko bazterrak kolorez janztearekin batera.
Aurtengo edizioan sei pertsonak hartu du parte eta Originaltasuna, kalitatea, armonia, diseinua eta jasangarritasuna izan dira epaimahaiak sariak ematerakoan kontuan izan dituen irizpideak.
Hauek izan dira irabazleak:
1. Saria: Imielda Jesus Mateo Ramos (Fatima) (15 0€).
2. Saria: Maria Lourdes Vazquez Barrenetxea (75 €).