![Bide-bazterrak garbitzeko lanak Bide-bazterrak garbitzeko lanak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/bide-bazterrak-garbitzeko-lanak-2/@@images/image-900-fcc2590a59a3be843e3dcb4aa69af7c4.jpeg)
Bide-bazterrak garbitzeko lanak
Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, auzobideetako bazterrak garbitzen ari dira Debemeneko langileak; izan diren lur-jausiei lehentasuna emanez.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide-bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Bide-bazterrak garbitzeko lan hauek Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileen bitartez egiten dira, lur-jausiak gertatu diren bide-tarteei lehentasuna emanez.
Aurtengoan Irure auzoan hasi dira lanak eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko.