Soraluzeko Udalak emandako Eskola Agenda 2022-2023 bana jaso dute herriko ikasleek
Ikasleen artean banatu den 2022-2023 Eskola Agenda.

Soraluzeko Udalak emandako Eskola Agenda 2022-2023 bana jaso dute herriko ikasleek

2022/09/21
Udaleko Landa Garapenaren eta Ingurumenaren batzordearen ekimenez, 'Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea' gaia landuko dute aurten lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek.

 

Urtero ikasturte hasieran egin ohi den moduan, Udaleko Landa Garapenaren eta Inguramenaren batzordearen ekimenez, 251 Eskola Agenda banatu dira herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean.


Eskola Agenda Debabarrenako gainontzeko ikastetxeetan ere banatzen da, Debegesaren bitartez, eta eskualdeko Udalen artean finantzatzen da.


Urtero inguramenarekin lotutako gai jakin bat lantzen da agendaren bitartez; aurten, Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea da aukeratutako gaia.