Zure tramiteak online!
Soraluzeko Udalak beste urrats bat eman nahi izan du toki administrazioa herritarrengana hurbiltzeko ahaleginean, pertsonen eta administrazioaren arteko harremana erosoagoa izan dadin eta Udala toki irisgarri eta erabiltzaileentzako abegikorragoa izan dadin.
Honela, “Udal Zerbitzu Telematikoak” izeneko baliabidea jarri da herritarren eskura. Zerbitzu honek zenbait tramite eta kontsulta internet bitartez egiteko aukera ematen du, bulego ordutegien mugetatik aske eta etxetik edo lanlekutik mugitu beharrik ez izateak ematen duen erosotasunarekin.
Zerbitzu telematikoak erabiltzeko beharrezkoa da identifikazio digitala izatea eta horretarako modu desberdinak daude:
- TXARTEL DIGITALA: NAN elektronikoa, IZENPE, ONA edo balio bereko beste txartel bat izan daiteke. Horretarako, txartel-irakurgailua izatea beharrezkoa da.
- B@KQ identifikazioa. Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, administrazio desberdinetan (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen duena.
Herritarren eskura dauden zerbitzu telematikoak ondorengoak dira:
Sarrera Erregistroa: Zure eskaera eta idatziei Udal Erregistroan sarrera emateko tokia da.
Biztanleen udal errolda: Izen-emateak, bajak eta helbide aldaketak kudeatu ditzakezu. Posible da, halaber, erroldatze ziurtagiria eta erroldatze ziurtagiri historikoa eskuratzea. Bizikidetza ziurtagiria aurrez -aurre bakarrik eskuratu ahalko da.
Udal tasak eta zergak bilatu (Ibilgailuak, Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Zabor-bilketa Tasa) eta hobariak eskatu daitezke. Soraluzeko Udalean zure izenean dauden Tasa eta Zerga ordainagiri guztiak kontsulta ditzakezu, bai ordainduak eta baita ordaintzeke daudenak ere.
Lizentzi eta baimenak: Obra, bide publikoaren erabilera, hilerria eta hirigintza arloarekin lotutako tramiteak egin daitezke.
Dirulaguntzak: Udalak ematen dituen dirulaguntzak telematikoki kudeatu daitezke.
Zerbitzu, material eta azpiegiturak: Udal instalazio, ekipamendu eta espazio publikoa erabiltzeko eskaerak zein udalaren jabetzako materialaren eskaera egin daiteke.