Gimnasiorako material berria

Gimnasiorako material berria

2021/05/31
Udaleko Kirol Departamentuak material berriaz hornitu du azken egunotan Arane kiroldegiko gimnasioa, bertako erabiltzaileek egindako eskaerei jaramon eginez; 3.000 euroko inbertsioa egin da.

Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak material berria erosi du gimnasiorako, erabiltzaileek egindako iradokizun eta eskaerak aintzat hartuta.

Erabiltzaileen eskuragarri dagoen crossfit-a egiteko kirol material berria honako hau da:

  • Kettlebell motako pisu errusiarrak 4, 6 , 8 , 10, 12, 16 eta 20 Kilogramokoak.
  • Bi barra olinpiko, 150 kilogramora arteko diskoduna.
  • 5, 10 eta 20 kilogramoko plater olinpiko desberdinak.
  • Wooden Plyobox bat,  40X50x60 zentimetrokoa.
  • Sentadillak egiteko kaiola.
  • Banku unibertsal erregulagarria.

Kirol Departamentuak 3.000 euroko inbertsioa burutu du gimnasioa elementu berriez hornitzen.