Obra txikiak
Zer da eta zertarako?
Obra txikiak egiteko udal lizentzia eskaria.
Obra txikitzat hartzen dira garrantzia eraikitzaile txikiko lanak, beti ere proiektu teknikorik ez badute behar:
- Sukaldearen berrikuntza
- Komunen berrikuntza
- Zoru aldaketa
- Barneko edo kanpoko arotzeriaren aldaketa
- Berogailuaren instalazioa edo aldaketa.
- Argiteriaren berrikuntza edo aldaketa.
- Errotulu edo kartelak ezartzea.
- Hesiak jartzea.
- Egiturari eragiten ez dioten erreparazio puntualak egitea.
- Udal teknikariek hala jotzen dituzten antzeko lanak.
Hartzaileak
Interesatutako pertsona fisiko eta juridikoak.
Aurkeztu beharreko agiriak
- "Obra txikien lizentzia eskaera” inprimakia.
- Gremioen aurrekontuak.
- Planoak edo krokisak (hala eskatzen denean).
- Udal teknikariak eskatzen duen dokumentazio gehigarria.
Aurkezteko epea
Mugagabea (beti obrak hasi baino lehenago).
Aurkezteko tokia
PRESENTZIALA
DEPENDENTZIA: Harrera Bulegoan. Udaletxea. Santa Ana 1, behe solairuan.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
Informazio kontaktua:
Telefonoa: 943 75 30 43
e-maila: bulegoteknikoa@soraluze.eus
Zerga eta tasen ordainketa
Onartutako udal ordenantzen arabera:
- Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea (ikus ordenantzen PDFa).
- Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea (ikus tasen ordenantzen PDFa).
Eta hirigintza ustiapenari dagozkionak, egongo balira.
Organo tramitatzailea:
Hirigintza
Erresoluzio organoa:
Alkatetza
Erresoluzio epea:
Hilabete bat gehienez.
Administrazioaren isiltasunaren eragina:
Baloratzekoa
Lege araudia:
- 2/2006 Zoru eta Hirigintza Legea.
- 2187/1978 Errege Dekretua, Hirigintza Diziplinaren Arautegia onartzen duena.
- 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena, abenduaren 12koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena.
- Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
- Obra txikien lanak prozedura labur eta azkarrean emateko Ordenantza erregulatzailea.
- Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea.
- Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
Besterik
Eraikinen egituran aldaketak eragiten dituzten lanak ez dira obra txikitzat hartuko.