Bozeramaileen Batzordearen adierazpena
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Nafarroako auzitegiak atzo emandako epaiarekiko desadostasuna adierazi du eta elkartasuna eta babesa adierazi dio biktimari.
SORALUZEKO UDALEKO BOZERAMAILEEN BATZORDEAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, 2016KO UZTAILAREN 7AN IRUÑEAN GERTATURIKO BORTXAKETAGATIK EMANDAKO SENTENTZIAREN INGURUAN
Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia jakin berritan, non 2016ko uztailaren 7an hainbat gizonek emakume bat bortxatu zuten,
Soraluzeko udaleko bozeramaile batzordeak honakoa ADOSTU DU:
- Udal honek eta Soraluzeko herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.
- Sententziak jasotzen duenarekin bere erabateko desadostasuna adierazten du, eta, bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, bere babesa erakutsi nahi die aipaturiko sententzia inpugnatu edo inpugnatuko duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.
- Bere etsipen eta haserrea erakusten du sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten du.
- Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen du, eta, era berean, Soraluzeko herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen.
- Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista, eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka.
Soraluzen, 2018ko apirilaren 27an.