Landa-eremuak garatzeko laguntzak

Landa-eremuak garatzeko laguntzak

2022/01/12
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzen deialdia egin du.

2021eko abenduaren 30eko datarekin, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia egin du, entitate pribatuei zuzendua.

Laguntzaren xede izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eusten eta hura hazten laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko egiten diren inbertsio-modalitate hauek:

  • Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. Onuradunaren lanbide nagusiak nekazaritza izan
    behar du, abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 14. apartatuan zehaztutakoaren
    arabera.
  • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak eratu eta garatzea, bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein eratako enpresak eratu eta sortzea eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak egitea, non eta inbertsioak ez diren bideratzen nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera.
  • Enpleguaren sorrera garbia. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, baldin eta nekazaritza-arlokoak ez badira eta landa-eremuetan kokatzen badira.

Laguntzen berri ematen duen DEKRETUA hemen kontsulta daiteke.