Biztanleen udal errolda

Biztanle erroldarekin zerikusia daukaten tramiteak:

 

..............................................

Errolda kontsultatu, ziurtagiriak lortu

Deskribapena: Biztanleen Erroldako datuak kontsultatu edo pertsona bat edo hainbat etxebizitza batean erroldaturik dagoela/daudela eta horren/horien inguruan Biztanleen Udal Erroldan egun dauden datuak egiaztatzen dituzten dokumentuak eskuratu.

A) Norberaren errolda ziurtagiria: Egun udalerrian bizi den pertsona baten erroldako datuak egiaztatzen dituen dokumentua.

B) Bizikidetza ziurtagiria: Egun udalerriko etxebizitza berean elkarrekin bizi diren pertsona guztien erroldako datuak egiaztatzen dituen dokumentua.

C) Ziurtagiri historikoa: Pertsona batek Biztanleen Udal Erroldan altan dagoenetik izan dituen helbide edo datu aldaketak jasotzen dituen agiria.

Erroldako datuak nola kontsultatu edo/eta errolda ziurtagiriak eskuratu:

  • Internet bidez: Kontsulta internet bidez egiteko, derrigorrezkoa da NAN elektronikoa edo IZENPE txartela edukitzea eta izapidea online hastea.
  • Telefono bidez: Ziurtagiria eskuratzeko udaletxeko bulego orokorretara deitu beharko da, telefonoa 943753043. Jarraian, email honetara nortasunaren dokumentoaren kopia bidali beharko da. Datuak baieztatu eta gero, pertsona erroldatuta dagoen tokira soilik bidaliko dira ziurtagiriak posta arruntez. Bizikidetza ziurtagiria ezingo da telefonoz eskatu.
  • Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea). Beste pertsona baten errolda agiria eskuratzeko Ordezkapen idatzia beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da interesatuaren eta ordezkoaren nortasun agiriaren kopia aurkeztuz. Bizikidetza ziurtagiria eskuratzeko, etxebizitzan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztien baimena eta nortasunaren agiria aurkeztu beharko da (NAN, AIZ, Pasaportea) bizikidetza ziurtagirian agertzeko baimena inprimakia betez.

Deskargatu dokumentuak:

Igo gora


 

Erroldan alta ematea

Deskribapena: Biztanleen Udal Erroldan inskribatzeko eskaera.

Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Horretaz gain, etxebizitzari buruzko hauetako agiriren bat:

  • Etxebizitzaren jabeak: Salerosketa eskriturak edo jabetza egiaztatzen duen dokumentua.
  • Etxebizitzako maizterrak: Alokairu kontratua.
  • Etxebizitza batean ez jabe, ez maizter denak: Etzebizitzaren jabeak erroldatzeko baimena inprimakia bete eta sinatu beharko du Udaletxeko Bulego orokorretan.
  • Erabilera eskubideari buruzko bestelako tituluak (banaketa kasuetan sententzia judiziala, testamentuak, dohaintzak...)

Deskargatu dokumentuak

Igo gora


 

Erroldan alta ematea jaiotza dela-eta

Deskribapena: Jaioberria. Adingabea aldez aurretik ez da beste udal batean erroldatuta egongo. Jaioberriaren gurasoetako batek bestearen baimenarekin, haurraren legezko turoreak edo bi guraso edo tutorearen legezko ordezkariak, berariazko baimenarekin, egin ahal izango dute tramitea.

Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Deskargatu dokumentuak

Igo gora


 

Biztanleen erroldan bizilekua aldatzea

Deskribapena: Udalerri beraren barruan bizileku aldaketa bat erregistratu.

Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Etxebizitza aldaketa eskaera inprimakia;
  • Adin nagusikoak erroldatzeko: Alta eskatzen duenaren NAN, Pasaportea edo AIZ-a.
  • Adin txikikoak erroldatzeko: Familia liburua.
  • Bi gurasoekin erroldatzen ez bada, beste gurasoaren baimena, adin txikikoaren tutoretza ziurtatzen duen dokumentua edo Gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena inprimakia.

Horretaz gain, etxebizitzari buruzko hauetako agiriren bat:

  • Etxebizitzaren jabeak: Salerosketa eskriturak edo jabetza egiaztatzen duen dokumentua.
  • Etxebizitzako maizterrak: Alokairu kontratua.
  • Etxebizitza batean ez jabe, ez maizter denak: Etxebizitzaren jabeak erroldatzeko baimena inprimakia bete eta sinatu beharko du Udaletxeko bulego orokorretan.
  • Erabilera eskubideari buruzko bestelako tituluak (banaketa kasuetan sententzia judiziala, testamentuak, dohaintzak...).

Deskargatu dokumentuak

Igo gora


 

Erroldan ofiziozko baja ematea hirugarren batek eskatuta

Deskribapena: Biztanleen Udal Erroldan hirugarren baten baja eskatzea bertan bizi ez delako.

* Toki-erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 72. artikuluaren arabera, Udalak gaizki inskribatuta egoteagatik ofiziozko baja emango die aipatutako araudiaren 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei; dagokion espedientean hori egiaztatu ondoren, interesdunari horren berri emango zaio.

Interesa duen edozeinek, adinez nagusia izanik, etxebizitzaren jabea, egoilarra edo alokairu kontratuaren titularra bada, interes legitimoa duela frogatzen badu, edo horietakoren baten legezko ordezkaria bada eska dezake baja. Udalak ere ofizioz has dezake izapide hau.

Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskaera orokorra inprimakia; zehaztuz, bertan zerrendaturiko pertsonak ez direla etxebizitza horretan bizi, ez dela ezagutzen pertsona horiek non bizi diren eta, beraz, horiek erroldan bajan emateko eskaera eginez. Eskaera eskatzaileak sinatu behar du.
  • Izapidea etxebizatzaren jabeak eskatzen baldin badu: Bere NAN, Pasaporte edo AIZ originala.
  • Izapidea alokairu kontratuaren titularrak eskatzen baldin badu: Bere NAN, Pasaporte edo AIZ originala.
  • Legezko titulua (eskritura, alokairu kontratua...).
  • Oker erroldaturiko pertsonen identifikazio datuak eta eragindako etxebizitzaren helbidea.
  • Ofizioko baja eskaera etxebizitza horretan erroldaturiko ezkontideen arteko banaketagatik bada, banaketa sententziaren kopia ekarri beharko da, etxebizitzaren erabilera esklusiboki eskatzailea den ezkontideari ematen zaiola azaltzen duena.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora


 

Errolda berritzea: Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea

Deskribapena: Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarren errolda inskripzioa berritzean datza. Berritze hau bi urtean behin egin behar da eta udalerrian bizitzen jarraitzen dela berresteko da. Betetzen ez bada, iraungitzeagatik baja emango zaio.

Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.

Aurkeztu beharreko agiriak:

* Eskatzailea adin txikikoa bada, berritzea bere gurasoren batek edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta indarrean dagoen haren NAN, Pasaporte edo AIZ erantsiko da.

Deskargatu dokumentuak

Igo gora