Gabolatseko zubia ordezkapena
Soraluzeko Udalak buru belarri dihardu SAPAko eremua birigaitzeko lanetan.
Eremu hori birgaitzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak lortze aldera, hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta bilera horiei esker ondorengo proiektuak gauzatu ahal izateko 76.753,45 euroko dirulaguntza lortu du:
- Kalitatearen ikerketa egiteko (11.975,43€ Bez-a aparte)
- Pabiloiaren Eraisketa proiektua gauzatzeko (14.000€ Bez-a aparte).
- Sapako pabiloia birgaitzeko exekuzio proiektua gauzatzeko (14.900€ Bez-a aparte)
- Obra zuzendaritza burutzeko (14.600€ Bez-a aparte)
- Sapako pabiloiaren saneamendu lanak egikaritzeko (12.445€ Bez-a aparte)
Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Departamentuak 700.000€-ko dirulaguntza aurreikusi du 2022ko aurrekontuetan, pabiloiaren proiektua exekutatu ahal izateko.
Horretarako, baina, beharrezkoa da URA Agentziaren baimena, pabilioia Deba ibaiaren ezkerraldeko zortasun- eta polizia-eremuan kokatzen delako. Udalak kontsulta egin zion Ura Agentziari eta ALDEKO TXOSTENA lortu zuen.
Gabolatseko zubia
Pabiloiaren alboan dagoen Gabolatseko zubiari dagokionean, URA Agentzia uholde arriskuen aurkako neurriak lantzen dabil. Neurrietako bat Gabolatseko zubia ordezkatzea izango litzateke, gaur egunean eraikita dagoen bezala presa efektua egiten baitu, ibaiaren ibilgua baldintzatuz.
Hori horrela, Ura Agentziarekin izandako bileraren ondoren, honek Gabolatseko zubia zaharberritzeko proiektua idatz dezan konpromisua lortu du Soraluzeko Udalak.
Iker Aldazabal alkateak aditzera eman duenez “Eskertzekoa da Ura Agentziak hartutako konpromisoa. SAPAko eremua birgaitzeko udala ematen dabilen pausoak aurrera eramateko elementu garrantzitsua baita gaur egungo Gabolatseko zubia zaharberritzea”.