
Ekintzaz blai dator aurtengo "Udaberri kulturala"
Aurtengo Aratosteetako ospakizunak atzean utzita, Soraluzeko Udalak martxoan zehar herrian egingo diren hainbat ekintza eta emanaldiren berri eman nahi du. Guztiak barne biltzen dira Udaberri kulturala programaren baitan.
Emanaldi kulturalak eta beste
Soraluzeko Udalak, herriko hainbat eragilerekin batera, ekintza ugari antolatu du datozen asteetarako: Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak, erakusketak, antzerki emanaldiak, zuhaitz eguna, ikastaroak, zinema... Azpimarratzekoak dira, besteak beste, anSelma & Luisa eta Miñan antzezlanak, Zuhaitz Eguna, Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia eta Ombuaren itzala filmaren emanaldia.
- anSelma & Luisa
Udaleko Berdintasun Batzordeak Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako antzezlana.
Eguna: martxoak 15, zapatua
Ordua: 19:00
Lekua: Herri Antzokia
Hizkuntza: gazteleraz
Prezioa: 5€
- Zuhaitz Eguna
Soraluzeko Udalak, Baso Biziak elkarteak, Lurgaia fundazioak, AEKk, Gaztelekuak eta Atxolin eta Keixeta IGEk elkarlanean antolatutako ekintza.
Parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da mezu bat bidaliz info@lurgaia.org helbidera martxoaren 13a, eguena, baino lehen (Gaia: martxoak 15, Soraluze).
Eguna: martxoak 15, zapatua
Ordua: 09:00
Lekua: Urkiazelai
- Euskaraldia: hamaikakoaren aurkezpena
Euskaraldiko batzordeak antolatuta, musika emanaldia eta dastaketa egingo da hamaikakoaren aurkezpenarekin batera.
Eguna: martxoak 21, barixakua
Ordua: 19:00
Lekua: Plaza Zaharra
- Miñan
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako antzezlana.
Eguna: martxoak 28, barixakua
Ordua: 20:00
Lekua: Herri Antzokia
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 10€
- Ombuaren itzala
Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako film emanaldia.
Eguna: martxoak 30, domeka
Ordua: 18:00
Lekua: Herri Antzokia
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 2€
Sarreren salmenta
Dagoeneko salgai daude antzezlan eta film emanaldietarako sarrerak.
Herri Antzokirako antolatutako ekitaldien sarrerak eskuratzeko bide berriak daude iaztik, udazkeneko Antzerki zikloa martxan jarri zenetik, hain zuzen ere. Izan ere, bibe.me ataritik ere eskuratu daitezke orain Soraluzeko Udalak antolatutako emanaldietako sarrerak.
Beraz, hiru bide egongo dira:
- Online: bibe.me atariaren bidez: Soraluze
- Soraluzeko Udaleko aplikaziotik
- Aurrez aurre:
- Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.