LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

2022/05/16
LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da bihar, maiatzaren 17an; Udalak kolektibo horretako kideen eta beren ingurukoen ondoan jarraituko duela berretsi du.

Soraluzeko Udalak ondorengo Adierazpen Instituzionala kaleratu du LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira:

1990eko maiatzaren 17tik, OME-k  homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu  zuela ospatzen da. Horregatik, LGTBI kolektiboetako pertsonentzat balio esanguratsua du, eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa, gaur egun oraindik ere aurre egin behar baitio araudiarekin bat ez datorren pertsona orok.

Pandemiaren eraginez azken bi urteak benetan latzak izan dira herritar guztientzat, are gehiago LGTBI  kolektiboarentzat,  gehien  kolpatu  dutenetako bat  izan  baita.  Izan  ere, desberdintasunaren arrakala areagotu  egin da  eta  kalteberatasun-egoerak   eremu  askotan indartu dira, sare sozialetan esate baterako. Aurten ere, Soraluzeko Udalak, sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak  eragindako erasoak  salatzeko ahotsa  altxatzen du,  LGTBI  kolektiboaren aurkako aurreiritzi ugari munduko eskualde askotan indarrean jarraitzen du eta.

Beharrezkoa da gure gizartean oraindik indarrean dauden  diskriminazioen aurkako borroka sendotzen  jarraitzea, askotan  ikusezin  bihurtzen diren genero-identitate, -orientazio eta  - adierazpen guztiak errespetatuak izan daitezen. Gizarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea.

Herritar guztion zeregina da ahaleginak batzea gizarte inklusibo eta anitza lortzeko, aniztasuna aztertzen   ari  garen  esparrutik  ulertuta,  baina  baita zentsu  zabal  batean   ere. Soraluzeko Udalak,  ahaleginak batuko  ditu gizarte-eragile guztiekin, gizarte bidezkoagoa, errespetuzkoagoa  eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero- orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udalak,  Maiatzaren 17an  zein  urteko  beste  364  egunetan, LGTBI  pertsonen eta haien ingurukoen ondoan jarraituko du, LGTBIfobiaren aurka borrokatzen. Horregaitik, deitutako mobilizazioetara batzen gara.