8.250.543 euroko aurrekontua izango du 2024. urtean Udalak
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bi hilean behingo ohiko batzarra egin zuten atzo.
Aurtengo aurrekontuari dagokiona izan zen gai-zerrendako punturik nagusiena, zeina EH Bildu alderdiaren ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSE-PSOE alderdien ordezkarien abstentzioarekin onartu zen.
8.250.543 euroko aurrekontua izango du Udalak 2024. urtean. Kopuru horren zati handi bat, 2.673.745 euro, Ezozibidea Berritzen proiektua aurrera eramateko erabiliko dira.
Unai Larreategi Alkateak adierazi duenez, " Diru-sarreren igoera foru-funtsaren igoeratik, hainbat proiektutarako lortu asmo diren dirulaguntzetatik eta tasa zein zergen eguneraketatik etorriko da". Gastuari dagokionean, "Euste ariketa" egiten ahalegindu direla aipatu du, pertsonal gastuak %2,5 igoko direla eta gastu arrunta %2.
Inbertsioen partidak izango duen igoera nabarmendu zuen Alkateak, 125.500 eurotik 405.510 eurora, eta aurreikusitako inbertsiorik aipagarrienak zerrendatu zituen:
- Plaza Zaharra eta ibaia lotzea.
- Kiroldegiko padel-pista estaltzea.
- Espazio publikoen erabilerak egokitzea, erdigunekoak zein auzoetakoak.
- Hiri-altzariak berritzea.
- 0-4 urte arteko haur eta familientzako gunea.
- Nerabeentzako gune komunitarioa.
- Haur parkeak berritzea.
- Herritarrekin komunikazioa hobetzeko aplikazio berria.
- Hirigintza eta energia arloko azterlanak.
- Kale hezitzaileak.
- ...
Aurrekontuan jaso ez badira ere, kanpo finantzazio bitartez egingo baitira, urtean zehar abian jarriko diren obra garrantzitsuen berri ere eman zen:
- Gabolatzeko zubi berria.
- Ezozibideko urbanizazioa.
- Pascual Churruca-ko etxebizitza sozialak.
- Plaentxia Eskolako igogailu berria.