Enplegua sustatzeko programa berria

Enplegua sustatzeko programa berria

2016/03/23
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak "Enplegu Anezkak / Lanzaderas de empleo" programa jarri du abian, eskualdeko gazteen langabezia-tasa handiak murrizteko helburuarekin.

Debegesa (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak) Debabarreneko langabezi tasa altuarekin arduratuta, bere administrazio kontseiluaren mandatuz,  egoera honi aurre egiteko neurriak  ipini ditu martxan.

Neurri hauen artean, apirilean (hasieran) jarduera garrantzitsu bat martxan jarriko du: “Enplegu Anezkak / Lanzaderesa de empleo”.

Jarduera hau aurrera eramateko hitzarmena sinatu dute Debegesak, “Fundación Telefonica”-k, “Fundacion Sta. Maria La real”-ek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Egitasmoa gazteriari zuzenduta dago (34 urterarteko emakumeak eta 29 urterarteko gizonezkoak). Ikasketa-maila mugarik ez dauka (aurrez formakuntza izatea ez da derrigorrezkoa, baina unibertsitate mailako titulatuek ere har dezakete parte, bai eta iraupen luzeko langabetuek, etab.). Baldintza bakarra eskualdekoa izatea da.

Interesa duen edonork, apirilaren 7a baino lehen eman dezake izena, Debegesara deituta edota ondorengo helbide elektronikora idatzita:

 

 

Azitain industrialdea 3 bis 20600 Eibar (Gipuzkoa) 
T.: 943 820 110 / E.: lanzadera@debegesa.eus