Jose Carlos Balanza artistaren erakusketa ikusteko azken egunak Oreka Art galerian
Jose Carlos Balanza (Logroño, 1958) artista multidisziplinarra da, bere lanean, besteak beste, marrazkia, pintura, eskultura, argazkilaritza, soinua eta hitza uztartzen dituena.
Burdina oinarri hartuta ondu du erakusketa Balanzak, espazio eskultorikoak sortu eta horiek zeharkatzeko argiak behar duen denbora ditu mintzagai, hain zuzen ere. Fisika eta matematika esentzialak poetizatzean oinarritzen da. Burdinazko eskulturak nagusi diren arren, zenbait grabatu, egurrezko eskultura bat eta eskultura planoak ere topa daitezke ikusgai duen obraren artean.
Apirilaren 5az geroztik dago Oreka Art galerian ikusgai "El tiempo, la luz y un abrojo" erakusketa, eta azken txanpan sartuta dago dagoeneko; izan ere, bihar izango du azken eguna.
Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara.