Euskarazko irakurle taldeko kideek ikasturteko lehen hitzordua dute gaur, astelehena
Euskarazko irakurle taldeak gaur, astelehena, irailak 16, ekingo dio ikasturte berriari Lizar Begoña idazlearen Mundu zitalaren kontra eleberriarekin. Taldeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira, irailetik maiatzera bitarte, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko; guztira, euskaraz idatzitako zein euskarara itzulitako bosti liburu irakurtzen dira. Ikasturtean birritan, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.
Taldean izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko udal liburutegiarekin harremanetan jarri behar da.
Gidari berria
Nerea Loiola debarrak dinamizatu izan du irakurle taldea azken urtetan; aurtengo ikasturtetik aurrera, ostera, Ainhoa Aldazabal eibartarrak hartuko du haren lekukoa.
Hainbat irakurle talde dinamizatzen ditu Aldazabalek eta Skolastikako kide da, kritika literario feministan aritzen den elkartea.
Gaurko hitzordua
Ikasturteko lehen saioan Lizar Begoña idazle sopelarraren Mundu zitalaren kontra eleberriaz jardungo dute, XXV. idazle gazteentzako Igartza sariaren irabazlea, hain zuzen ere.
Eguna: astelehena, irailak 16
Ordua: 19:00
Lekua: Udal liburutegia
Irakurle taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, udal liburutegia itxita egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.
Ohiko ordutegira buelta
Uda-sasoian goizeko ordutegia izan ostean, irailaren 9tik aurrera ohiko ordutegira itzuli da udal liburutegia:
- Astelehentik eguenera 11:00 - 13:00 eta 16:30 - 19:30
- Barixakuak: 11:00 - 13:00 eta 16:00 - 18:00