Ezoziko Ama Abesbatzaren kontzertua
Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur, arratsaldeko 8etan, elizan, "Gabon hariez" izenburupean, gabon jaietarako antolatu den egitarauaren barruan.
Ezoziko Ama Abesbatzak urteroko gabon kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean Soraluzen.
Ikuskizunak "Gabon hariez" dauka izena eta 9 gabon kantuk osatzen dute.
Zuzendari lanetan Aitor Garitano arituko da eta pianoan Leire Ugarte.
Hauxe da gaurko kontzertuaren egitaraua:
- Por es cantamos juntos (J. Elberdin)
- Goza mi calipso (A. Hernández)
- Cantemos a Maria (Arr. J. T. Guzman)
- Ume eder bat (Arr. J. Elberdin)
- Atxiketan Potxiketan (Arr. J. Elberdin)
- Ukuthula (Hego Afrikako herrikoia)
- Nere etxea (J.B. Elizanburu / L. Urteaga)
- Suit de Navidad (T. Aragües)
- Mariaren semea (Arr. J. Elberdin).