Soraluzeko Udalak gizarte-indarkeriaren aurkako protokolo berria onartu du
Udalbatza.

Soraluzeko Udalak gizarte-indarkeriaren aurkako protokolo berria onartu du

2022/12/07
Udalak horrelako jokabideak egoten direnean biktimei arreta hobetzea du helburu

Azaroaren 30an izandako osoko bilkuran, aho batez, onartutako gai ordenaren puntuetako bat gizarte-indarkeriaren biktimentzako arreta protokoloa izan zen.
Gizarte-indarkeriatzat hartzen dira pertsona baten integritate fisikoari erasotzen dioten gizarte-inpaktua duten ekintzak (erasoak, agresioak, beldurra eragiteko adinako garrantzia duten mehatxuak, beldurraraztea, etab.)
Protokolo hau abian jarriko da Soraluzen edo Soraluzetik kanpo gizarte-indarkeriazko edozein jokabide egon dela jakiten denean, biktima udalerrikoa denean beti ere. 
Protokoloa aktibatzearen helburua, gizarte indarkeria kasu bat ematen denean ekintza edo jokabide horri erantzun bateratua ematea izango da.

Protokoloaren helburuak 
• Elkartasuna adieraztea gizarte-indarkeriaren biktimei. 
• Gizarte-indarkeriaren biktimentzako arreta hobetzea. 
• Pertsona baten aurkako edozein eraso guztion aurkako erasoa dela erakustea. Beraz, erantzuna ez dagokio erasotuari, baizik eta Soraluzeko gizarte osoari eta ordezkari politikoei, herritarren ordezkari gisa bereziki. 
• Indarkeria mota guztien deslegitimazioa adieraztea. 

PROTOKOLOA HEMEN kontsulta daiteke.