UEUk, Udako Euskal Unibertsitateak, prest ditu Udako Ikastaroak, 52.ak

UEUk, Udako Euskal Unibertsitateak, prest ditu Udako Ikastaroak, 52.ak

2024/05/24
Udako Euskal Unibertsitateak prest ditu 52. Udako Ikastaroak eta Soraluzeko Udalak matrikula-prezioaren %50 ordainduko die bertan izena eman nahi duten herritarrei.

UEUren 52. Udako Ikastaroak prest daude dagoeneko. Orotara, hainbat jakintza esparrutako hogei jardunaldi eta topaketa egongo dira aukeran, zenbait eragilerekin elkarlanean antolatutakoak horietako asko. Ekainaren 6tik uztailaren 10era bitarte egingo dituzte, Euskal Herriko hainbat tokitan; hala nola, Eibarren, Baionan, Usurbilen, Bilbon, Donostian, Tolosan eta Iruñean.

Udalak diruz lagunduko ditu ikastaroak

Urteroko ohiturari jarraituz, Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak diruz lagunduko ditu aurten, erakunde honek unibertsitatearen jardunean euskararen presentzia areagotze aldera aurrera daraman lana babesbeteko asmoarekin.

Ikastaroen matrikula-prezioaren %50 ordainduko du Udalak, betiere eskatzailea udalerrian erroldatuta badago eta ikastaroari dagokion aprobetxamendu egokia egiaztatzen badu.

Dirulaguntzei buruzko informazio gehiagorako sustapena@soraluze.eus helbidera idatzi daiteke.

UEUk urtean zehar antolatzen dituen gainontzeko ikastaroetarako ere dirulaguntzak ematen ditu Udalak.

Informazioa eta izen-ematea

Ikastaroei buruzko informazioa  eta izen-ematerako jarraibideak ondorengo loturan aurkitu daitezke: UEUko Udako Ikastaroak.