jendartEKIN proiektuaren baitan, udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia aste honetan

jendartEKIN proiektuaren baitan, udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia aste honetan

2024/11/04
jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia egingo da eguen honetan, azaroaren 7an.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, hiru hitzaldi antolatu dira azarorako; lehena, aste honetan izango da, eguenean, hain zuzen ere.

Udazken eta neguko gaixotasunak

jendartEKINek Osakidetzarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi irekia izango da eguenekoa, azaroaren 7koa. 

Hitzaldian, eztula, katarroa, gripea, gastroenteritisa... bezalako patologiei buruz hitz egingo da, hau da, udazkeneko hilabeteetan gehien eragiten duten eta osasun-zentroetako kontsultak betetzen dituzten gaixotasunei buruz. Patologia horiei buruzko informazio orokorra emango da, eta patologiei aurre egiteko oinarrizko gomendioak emango dira, baita osasun-zentroetara joateko alarma-sintomak eta -zantzuak ere.

Eguna: eguena, azaroak 7

Ordua: 11:00 - 12:30 

Lekua: Herri Antzokia

Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz laguntuta

Parte-hartzaileak: interesa duen orori irekia